Gizartea
Suhiltzaileak direla esanez iruzur egiten ari direla ohartarazi du Bilboko Udalak
Karitatezko enkante baterako dirua biltzen ari direla diote.
Bilboko Udalak salatu duenez, iruzurgile talde bat suhiltzaileak direla esanez dirua eskatzen ari da. Udalaren arabera, iruzurgileek karitatezko enkante baterako dirua biltzen ari direla esaten dute. Horren aurrean, suhiltzaileek ez dutela modu horretako kanpainarik eta jendeari adi egoteko gomendatu dio Udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu