konponbideari begira

Suitzako 39 parlamentarik Aieteko Adierazpena babestu dute, "bidelagun izateko"

Haietako batzuk Nazioarteko Harremanetarako Taldeko kide Pierre Hazanekin izan dira, Bernan. "Euskal Herria bakearen bidean da, eta Suitzako Legebiltzarreko zati garrantzitsu batek bidelagun izateko konpromisoa hartu du", diote diputatuek. 39 kide haietatik %75 SP alderdi sozialistakoak dira.

2012ko ekainaren 13a
21:11
Entzun

Suitzako 35 parlamentarik eta beste lau parlamentari ohik Aieteko Adierazpena babestu dute gaur, Bernan. Halaber, Pierre Hazan Euskal Herriko konponbide prozesuko Nazioarteko Harremanetarako Taldeko kidearekin izan dira diputatu batzuk.

Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko Suitzako diputatuen taldeak antolatu du ekimena. Genevako alkate ohi Manuel Tornare da taldeko presidentea. "Euskal Herria bakearen bidean da, eta Suitzako Legebiltzarreko zati garrantzitsu batek bidelagun izateko konpromisoa hartu du", esan du aipatutako taldeko idazkari Olivier Peterrek.

39 kide haietatik %75 SP alderdi sozialistakoak dira. Berdeak eta liberalak dira besteak.

Iazko urriaren 17an izan zen Donostiako Nazioarteko Konferentzian onartu zuten Aieteko Adierazpena nazioarteko buruzagi batzuek. 

Aieteko Adierazpenaren eskaera nagusiak

Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohiak, Gro Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro ohiak, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiak, Pierre Joxe Frantziako Barne ministro ohiak, Gerry Adams Sinn Feineko presidenteak eta Jonathan Powell Erresuma Batuko kabineteko buru ohiak plazaratu zuten Aieteko Adierazpena.

- Armak betiko uzteko eskatu zioten ETAri, eta elkarrizketarako deia egiteko Frantziako eta Espainiako gobernuei, "soilik gatazka armatuaren ondorioez aritzeko".

- ETAk adierazpena egingo balu —eta egin zuen, iazko urriaren 20an—, baiezkoa eman eta elkarrizketak zabaltzeko deia egin zieten Espainiari eta Frantziari.

- Eragile ez-bortxatzaile eta ordezkari politikoak biltzea eta herritarrei kontsultatzea iradoki zuten, aro berri bat sortze aldera.

Adierazpena babestu duten Suitzako parlamentariak

Mathias Aebischer (SP alderdi sozialista)
Evi Allemann (SP)
Josiane Aubert (SP)
Prisca Birrer Heimo (SP)
Marina Carobbio (SP)
Ignazio Cassis (FDP alderdi liberala)
Isabelle Chevalley (GLP alderdi berde eta liberala)
Max Chopard (SP)
Raphaël Comte (FDP)
Hildegard Fässler (SP)
Hans Jürg Fehr (SP)
Yvonne Fery (SP)
Balthasar Glättli (Grüne alderdi berdea)
Barbara Gysi (SP)
Bea Heim (SP)
Beat Jans (SP)
Francine John Calame (Grüne)
Margret Kiener Nellen (SP)
Ueli Leuenberger (Grüne)
Jacques André Maire (SP)
Liliane Maury Pasquier (SP)
Walter Müller (FDP)
Eric Nussbaumer (SP)
Valerie Piller Carrard (SP)
Luc Recordon (Grüne)
Mathias Reynard (SP)
Ursula Schneider Schüttel (SP)
Jean Christophe Schwaab (SP)
Silvia Semadeni (SP)
Carlo Sommaruga (SP)
Jean François Steiert (SP)
Manuel Tornare (SP)
Eric Voruz (SP)
Cedric Wermuth (SP)
Ursula Wyss (SP)
 
Suitzako parlamentari ohiak

Franco Cavalli (SP)
Jo Lang (Grüne)
Jean Ziegler  (SP)
Josef  Zisyadis (AL) 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.