Errepideak

Sunbillako istripuan zauritutako kamioi gidariak oso larri jarraitzen du

2008ko apirilaren 17a
18:43
Entzun
Iruñeko Nafarroako Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Gunean ingresatuta, oso larri, jarraitzen du atzo Sunbillan (Nafarroa) gertatu zen errepide istripu handian zauritu zen kamioi gidariak. Garezurreko eta entzefaloko traumatismoa, kubitoa hautsita eta aldakako lokadura ditu 34 urteko F.A.D. Amaiurko (Nafarroa) bizilagunak. Intubatuta jarraitzen du.

N-121 errepidean gertatu zen istripua atzo goizean, Sunbilla parean: Baztanesako autobus batek eta F.A.D.k gidatzen zuen kamioiak elkar jo zuten, parez pare. Kamioi gidariaz gain beste hamaika lagun zauritu ziren, baina arinago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.