Supersur errepideko obretako bi kamioi erre dituzte Barakaldon
Goizeko zortziak laurden gutxi inguruan izan da sutea, eta nahita piztu dutela ziurtatu du Ertzaintzak.
Supersur errepidea eraikitzeko lanetan erabiltzen ari ziren bi kamioi erre dira gaur goizean Barakaldoko (Bizkaia) Santa Ageda auzoan. Sutea nahita piztu dutela ziurtatu duErtzaintzak, nortzuk eta nola oraindik argitu ez duen arren. Zortziak laurden gutxi aldera gertatu da erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu