Supersurreko bidesaria gehiegizkoa dela salatu dute garraiolariek

2011ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Bilbo eta Santurtzi (Bizkaia) lotzen dituen Bilboko hegoaldeko saihesbideko bidesaria 6,75 euroan ezarri nahi du Bizkaiko Diputazioak. Hiru Euskal Herriko Garraiolarien Sindikatuaren arabera, gehiegizkoa da kopurua —hamahiru kilometroko tartean ordaindu beharko da— eta hura apaltzeko edo kentzeko eskatu du.

Horrelako prezioekin errepideen segurtasuna murriztu nahi izatea egotzi dio Hiruk Bizkaiko Diputazioari, gidariek bestelako bideak hartzen dituztelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.