Euskara

Surfin Kaos taldeak eta Fredi Paiak egin dute EHEren 25. urteurreneko kantua

25 urte bete dituela eta, ospakizun giroan murgilduta dabil EHE Euskal Herrian Euskaraz taldea, eta horien artean, ekimen berezi-berezia aurkeztu du gaur: Surfin Kaos talde donostiarrak eta Fredi Paia bertsolari bizkaitarrak berariaz urteurren horretarako egin duten kantua. Batik bat, gazteentzako egindako abestia dela zehaztu dute.

2004ko abenduaren 10a
16:20
Entzun
EHEko arduradunek azaldu dutenez, taldea gazteek gidatu dute 25 urteotan, eta, halaber, gazteengan ikusten dute etorkizuna. Horregatik erabaki dute urteurreneko kantua bereziki gazteentzakoa izatea.

Nolanahi ere, EHEren 25. urteurreneko ekitaldi nagusia abenduaren 18an, Iruñeko Anaitasuna aretoan, egingo duten jaialdia izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.