EAEko hauteskundeak
"Susmagarri" diren zerrendak inpugnatzeko agindu dio Espainiako Gobernuak Estatuko abokatuari
Espainiako Gobernuko Justizia ministro Juan Fernando Lopez Aguilarrek jakinarazi duenez, Batasunari "iruzurra baliatuz jarraipena emateaz susmagarri" diren zerrenda guztiak inpugnatzeko agindua eman dio Espainiako Gobernuak Estatuko abokatuari. "Funtsezkoa" dela esan du EAEko hauteskundeetara aurkeztu diren zerrenda guztiek ETAren jarduna kondenatzea.
Lopez Agilar Espainiako Justizia Ministroak esan duenez, hauteskundeetara aurkeztu nahi duten guztiek Alderdien Legea bete behar dute, "alderdi politiko batek joko arauak bete behar ditu hauteskunde prozesu batean parte hartu nahi badu, eta betetzen ez baditu, zilegi da tribunalek beraien jarduna oztopatzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu