Arabako ahaldun nagusi Javier de Andresek foru gobernu berria aurkeztu du. De Andresek atzo sinatu zuen zortzi diputatu berrien izendapena eta esan zuen gobernu berriaren helburua «errekuperazio ekonomikoari bultzada eman eta arabarren ongizatea bermatzea» dela. Datorren ostegunean hartuko dute kargua.
Profesional eta independienteen presentziako gobernua izango da PPk osatu duena. Ahaldun nagusiak azaldu duenez gobernu berriak berregituratze handia suposatzen du, aurreko legegintzaldian EAJk osatu zuen gobernuaren aldean. «Foru administrazioa sinpletu eta legegintzaldian nagusi izango den ezinbesteko soiltasunera egokitzea» da aldaketaren helburua.
Marta Alaña Alonso Gizarte Zerbitzuetako diputatua izango da, Luis Viana Apraizen esku egongo da Ekonomia Sustapena eta Foru Administrazioaren saila, Javier Ruiz de Arbulo Tokiko Administrazioaren diputatu izango da, Iziar Lamarainen esku egongo dira Euskara, Kultura eta Kirolak, Jose Zurita Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuetako diputatua izango da , Marta Ruiz Cerrillo Ingurumen eta Hirigintza diputatu, Borja Monje Laborantzakoa, eta Alicia Ruiz de Infante Lan Publiko eta Garraioetakoa. Azken lauak independenteak dira.
Marta Alaña eta Luis Viana diputatu orokorraren albokoak ere izango dira.
«Suspertze ekonomikoa» helburu duen gobernua osatu du De Andresek
Foru Gobernuko zortzi diputatuen aktak sinatu ditu Javier de Andres Arabako diputatu nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu