sutea

Sute bat izan da Arantzako landa etxe batean

Patxikunborda baserrian piztu da sua goizaldean, eta eraikina erabat kiskalita geratu da. Donostian taberna batean sutea izan da.

2012ko martxoaren 5a
15:47
Entzun

Landa etxe gisa erabiltzen den Patxikunborda baserrian sutea izan da goizaldean, Arantzan (Nafarroa). Sua 02:49ak aldera piztu da, eta baserri barruan zegoen lagunak eman du abisua Nafarroako larrialdi zerbitzuetara. Suhiltzaileek 07:00etan lortu dute sua itzaltzea.

Suteak ez du zauritutakorik eragin, baina baserria erabat suntsitu du, hiru solairuak kiskalita geratu baitira. Teilatua hondoratu egin da, eta barneko paretek erortzeko arriskua dute. Polizia sutearen nondik norakoak ikertzen ari da.

Patxikunborda baserria Aiensa auzoan dago, Arantzako erdigunetik 1,5 kilometrora.

Donostiako Cokis tabernan ere sutea

Donostian ere izan da sute bat, Udalak jakinarazi duenez: Cokis Bulebarreko tabernan. Dirudienez, ke-erauzgailuan sortu da, 12:50an. Bi lagun Donostia Ospitalera eraman dituzte: bat kea irensteagatik eta bestea herstura sentitu duelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.