Izurtzako industria pabilioi batean gaur izandako sutean kalte materialak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Goizeko bederatziak bost gutxi aldera piztu da sua, Elizalde auzoko 5. zenbakian. Suhiltzaileek ordubete pasatxo behar izan dute sua amatatzeko.
Pabilioia biltegi bezala erabiltzen dute hainbat enpresek, eta gaur lan batzuetan zebiltzan. Txispa batek sortu du sua, antza.