Sute bat izan da Zornotzan, bigarrena 24 orduan
ZORNOTZA. Sute bat izan zen atzo goizalean Zornotzan (Bizkaia), etxe bateko beheko alde batean, eta, garrek hartu zuten indarrari erreparatuta, 60 lagun etxetik atera behar izan zituzten. Zornotzan 24 orduan izandako bigarren sutea da; astearte goizaldean ere beste bat izan zen, eta 70 lagun atera behar izan zituzten etxetik. Azken sutea bulego gisa erabiltzen duten leku batean piztu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu