Sute bat piztu da goizaldean Getxoko akuarioan, eta kalte handiak eragin ditu. Teilatuan zehar hedatu da, 05:45 aldera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ertzaintza, suhiltzaileak eta Getxoko Udaltzaingoa joan dira bertara, eta 06:30 alderako hartu dute kontrolpean sua.