Sute baten ondorioz, erre egin da emakumezko bat Azpeitian
DONOSTIA. Sute bat gertatu zen atzo Azpeitiko (Gipuzkoa) pintura denda batean, eta, ondorioz, emakume bat erre egin zen; bigarren mailako erredurekin eraman zuten erietxera. Garrek eragindako kearen ondorioz gizon bat ere artatu behar izan zuten medikuek. Pintura dendaren gainean hiru solairuko etxebizitza eraikin bat dago, eta hustu egin behar izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu