Sutea

Sute handia gertatu da Donibane Lohizuneko eraikin batean; zazpi lagun arin zauritu dira

Donibane Lohizunek (Lapurdi) Urdazuri auzoko eraikin batek su hartu du gaur goizean, eta hiru pisu erabat kiskali ditu. Halaber, zazpi lagun zauritu ditu, baina guztiak arin. Nolanahi ere, bizilagun guztiak eraikinetik atera behar izan dituzte suhiltzaileek, leihoetatik, eskailerak erabiliz.

2004ko ekainaren 8a
13:45
Entzun
Goizeko hamarretan piztu da sua Urdazuri auzoko sei pisuko eraikin bateko laugarrenean. Segituan, gora egin dute garrek. eta berehala gaineko bi pisuak hartu ditu. Ondorioz, hiru pisu kiskalita geratu dira, eta horma oso belztuta.

Zazpi lagun zauritu dira sutean, guztiak arin, baina haietatik hiruerietxera eraman behar izan dituzte, badaezpada, kea arnastu dutelako. Nolanahi ere, izu handiko uneak bizi izan dituzte eraikin horretako bizilagunek: suhiltzaileek guztiak atera behar izan dituzte, leihoetatik,eskaileren bidez. Hendaiako suhiltzaile batek Euskadi Irratiari adierazi dio "benetan une latzak" bizi izan dituztela. Hendaiakoak ez ezik, Lapurdi kostalde osotik joandako 60 suhiltzaileek parte hartu dute itzaltze eta jendearen erreskatatze lanetan.

Sua zerk eragin duen, berriz, argitu gabe dago oraindik. Hala ere, Urdazuri auzoko bizilagunek uste dute argindar sarearen egoera txarrak zerikusia izan duela ezbeharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.