Gizartea

Sutea izan da Aldundiaren Segurako adin txikikoen aterpean

Antza denez, harrera egoeran dauden gazteek eurek eman zioten su areto bati. Kalte pertsonalik ez da izan.

2007ko azaroaren 28a
12:27
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Segurako (Gipuzkoa) harrera-aterpean zenbait kalte izan ziren astelehen arratsaldean, sute batek eraginda, Goierriko Hitza-k dioenez. Diputazioaren zaintzapean dauden adin txikiko etorkinek eurek sorrarazi zuten sutea antza denez, telebista ikusteko gela batean, Aingeru Goardakoaren Aterpeak duen etxeorde batean.

Kalte pertsonalik ez zen izan, eta sua Ordiziako (Gipuzkoa) parkeko suhiltzaileek itzali zuten.

Segurako aterpean 22 gazte daude, harrera egoeran, denak adin txikiko etorkinak. Aldi baterako daude han, Tolosako (Gipuzkoa) harrera-zentroa berritu bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.