Kea arnastuta hiru lagun zauritu ziren atzo gauean Artzentalesko (Bizkaia) etorkin adingabeentzako harrera zentroan jazotako sutean. Nolanahi ere, ez dute ezer larririk. Lehendabizi han bertan artatu zituzten anbulantzia batean, eta, ondoren, Zallako osasun zentrora eraman. Ezer larririk ez zutenez, ez dituzte erietxe batera eraman behar izan.
21:50 aldera konturatu zen zaintzaileetako bat geletako bat sutan zegoela. 22 adingabeak aterarazi zituzten, eta larrialdi zerbitzuei deitu. 22:23 aldera lortu zuten suhiltzaileek sutea menderatzea. Bi gela asko hondatu diren arren, gaua harrera zentroan igaro ahal izan dute adingabeek. Hala ere, konponketak egin bitartean beste leku batera eramango dituzte gaur.
Jose Maria Aburto Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatuak agertu duenez, sutea zentroan bizi den adingabeetarekon batek piztu duenaren susmoa dute. Hala ere, orain arte ez dela arazorik izan nabarmendu du.
Sutea
Sutea izan da Artzentalesko adingabeen zentroan, eta hiru lagun zauritu dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu