Villabonako (Gipuzkoa) pabiloi baten kanpoaldean edukiontzi bat erretzen ari zela eta, abisua jaso zuten Gipuzkoako Suhiltzaileek bart. Edukiontzia ez ezik, alboan dagoen enpresa baten pabiloira ere iritsi da sua, eta kalte "esanguratsuak" eragin ditu horren almazen, bulego eta fatxadan.
Goizeko ordu batean hasi zen sua, eta 02:30ean itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Sutea zergatik gertatu zen ikertzen ari dira.