Donostiako baserri batean sutea izan da bart, Igeldon, eta eraikinak kalteak izan ditu; batez ere, teilatu aldean. Goizeko seiak aldera piztu da sua, suhiltzaileek esan dutenez.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, "erdi utzitako baserria da, eta hainbat lagun gaua pasatzera joaten dira". Tximistarri bidean dago.