Donostiako San Martzial kaleko eraikin batean sutea izan da gauerdian, eta bi lagun ospitalera eraman dituzte, kea arnastuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik azaldu dute 00:10ak aldera piztu dela sua etxeko sukaldean, eta bizilagunak etxetik aterarazi dituzte.
Irunen (Gipuzkoa) ere sutea izan da bart, 00:25 aldera, Fermin Kalbeton kalean. Etxebizitza bateko hainbat bizilagun aterarazi dituzte, baina ez dute inor artatu behar izan.