gizartea

Sutea izan da Donostiako taberna batean, eta bizilagunak aterarazi egin dituzte

2009ko irailaren 1a
10:35
Entzun
Txalupa Donostiako Parte Zaharreko tabernan sutea izan da bart, eta eraikineko lehen solairuko bizilagunak kalera aterarazi egin behar izan dituzte suhiltzaileek, kea handia zela-eta. Fermin Calbeton kalean dago Txalupa.

Tabernako kaxa elektrikoan sortu da sua, bodegan, eta horko materialak kalteak izan ditu. Ostatuan bertan hormak-eta belztuta geratu dira, keagatik.

Goizeko hiruretatik zortziak aldera arte egon dira han suhiltzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.