Gizartea

Sutea izan da Elgoibarko enpresa batean, lapurreta baten ondorioz

Inork ez du minik hartu, baina bi ibilgailu kiskalita geratu dira.

2008ko otsailaren 26a
17:13
Entzun
Sutea piztu da bart goizaldean Elgoibarko (Gipuzkoa) Olasko industrialdeko enpresa batean, eta garajean aparkatuta zeuden bi ibilgailu kiskalita geratu dira. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan du lapurreta gertatu dela enpresan eta balitekeela horren ondorioz sortzea sutea. Bi ordenagailu eraman dituzte lapurrek, eta bi kutxa behartu dituzte.

04:55 inguruan hasi da sutea, lantegiko garajean. Inork ez du minik hartu, eta ordu batzuren buruan garrak menpean hartzea lortu dute suhiltzaileek. Hala ere, zortzi eta erdiak inguruan, badaezpada, lanean jarraitzen zuten suhiltzaileek, ingurua kontrolatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.