Sutea izan da Mungiako Incasa galdategian, eta bi langile arin zauritu dira

Suhiltzaileek ordu erdian hartu dituzte garrak mendean, baina, hala ere, kalte material handiak eragin dituzte lantegian. Sutea galdategiko labeetako batean piztu dela uste dute.

2006ko azaroaren 24a
18:57
Entzun
Jaurlaritzako Barne Sailak emandako azalpenen arabera, 05:45 aldera piztu da sutea Mungiako (Bizkaia) Incasa enpresan, lehen ikerketen arabera, galdategiko labeetako batean. BI-631 errepidearen alboan dago lantegia, eta suhiltzaileak laster joan dira. Ordu erdi inguruan lortu dute sutea kontrolatzea, baina hala ere, bi langile arin zauritu ditu eta lantegian kalte material handiak eragin. Zauritutako langileak min hartutako tokian bertan artatu dituzte osasun zerbitzuetako kideek, eta ez da erietxe batera eramateko premiarik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.