Lan gatazka

Suzko barrikadekin trafikoa eten dute Babcockeko langileek Trapagaranen

BI-745 errepidea oztopatu dute Babcokeko langileek Trapagaranen (Bizkaia), suzko barrikaden bidez. Enpresaren etorkizuna bermatzeko neurriak hartzeko eskatzen diete agintariei langileek, eta halaber, kaleratutako behargin bat berriro hartzeko. Greba mugagabean dira langileak, eta bestelako protestak ere iragarri dituzte.

2005eko maiatzaren 4a
12:34
Entzun
Goizeko zortziak hamar gutxi aldera jarri dituzte barrikadak. Nolanahi ere, ez da hori Babcokeko langileek gaurko aurreikusita daukaten protesta ekintza bakarra; aitzitik, eguerdian elkarretaratzea egitekoak ziren Espainiako Gobernuak Bilbon, Plaza Eliptikoan, duen egoitzaren atarian.

Ostegunetik greban dira Babcokeko langileak, eta lanuztearekin aurrera segitzea erabaki dute. Zuzendaritzak langile bat kanporatu duela salatzeko hasi zuten greba, baina baita ere SEPI Espainiako enpresa publikoen taldeari presioa egiteko lantegia Austrian Energy (lehen ATB) konpainiari kendu eta beste norbaiten esku uzteko. Langileen iduriko, esku aldatze hori ezinbestekoa da enpresaren etorkizuna bermatzeko. Enpresa batzordeak ziurtatu du Austrian Energyren proiektuak huts egin duela, enpresa horrek ez baitu bete SEPIrekin hitzartutakoa.

Atzo ere Trapagaran eta Barakaldo arteko errepidea moztu zuten, eguerdian, ordu erdiz, beraien lan egoera salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.