GIZARTEA

Tabako kontrabando sare bat desegin eta 11 pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak

Milioi bat euro atzeman dituzte orotara. 22 eta 59 urte artean dituzte atxilotuek.

2013ko maiatzaren 25a
11:09
Entzun

Tabako kontrabandoan ziharduen talde bat desegin du gaur goizean Ertzaintzak, eta 11 pertsona atxilotu ditu. Andorratik tabakoa ekarri, eta Bizkaiko taberna eta saltoki ugaritan banatzen zituzten. Orotara, milioi bat euro atzeman dituzte Kea operazioan: 450.000 euro inguru eskudirutan, eta 380.000 euro baino gehiago zigarretatan. Bederatzi ibilgailu ere atzeman dituzte poliziek.

22 eta 59 urte artean dituzte atxilotuek. Bederatzi Bizkaian bizi dira, eta Andorran beste biak. Atxilotuetako lau espetxeratu egin dituzte dagoeneko. Kontrabandoaz gain, dirua zuritzea eta gaizkile sare bateko kideak izatea ere egotzi diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.