Espainiako Gobernuaren legearen ondorioz tabernetan eta jatetxeetan ezin denez erre, Nafarroako Ostalaritza Elkarteak bere kideei eskatu die ostatuetan ez dezatela tabakorik saldu eta erretira ditzatela makinak.
Gobernuak "moral bikoitza" duela salatu du elkarteak, "tabakoaren kontsumoa debekatu duelako, baina salmenta guneak zabaldu egin nahi dituelako zergak jasotzen segitzeko". Nafarroako ostalariek diote eurek "oso gutxi" irabazten dutela tabakoaren salmentatik.
Gainera, hainbat neurri hartu behar izaten dituztela gogoratu dute (makinaren kokapena, adintxikikoei ez saldu tabakorik...), eta ez dute halakorik bete nahi aurrerantzean. Tabakoaren salmentagatik komisio kostu batzuk izaten dituztela ere esan dute.
gizartea
Tabako makinarik ere ez, beraz
Nafarroako Ostalaritza Elkarteak bere kideei eskatu die ostatuetan ez dezatela tabakorik saldu. Espainiako Gobernuaren "moral bikoitza" salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu