TABAKOAREN AURKAKO LEGEA . Udalen esku utzi dute legearen kontrola

EAEko eta Nafarroako gobernuek uste dute udalei dagokiela legea ez betetzeagatik zigorrak jartzea

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Udalei dagokie erre ezin daitekeen lekuetan erretzeagatik zigorrak jartzea. Hala jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Espainiako Tabakoaren Aurkako Legea betearazten den edo ez ikusteko, gainera, Administrazio publikoko maila guztiek kontrolak ezarriko dituzte.

Gipuzkoari, Bizkaiari eta Arabari dagokienez, Eusko Jaurlaritzako Droga Menpekotasunen Zuzendaritzak txosten bat eskatu zien zerbitzu juridikoei, ea legea betearaztea nori dagokion jakiteko. Abokatuek ondorioztatu dute udalei dagokiela. Kontrola eta zaintza, berriz, administrazioei dagokie, bakoitzaren eskumenen arabera.Eusko Jaurlaritzako Droga Menpekotasunen Zuzendaritzak nabarmendu du «politika globalak» eraginkorrak direla tabakoaren kontsumoa gutxitzeko eta tabakoak eragindako gaixotasunak eta heriotzak murrizteko. «Kontrolean eta debekuan oinarritutako proposamenen eraginkortasuna, ordea, oso txikia da, azken hamarkadetan ikusi denez», esan du Droga Menpekotasun Zuzendaritzak.Nafarroari dagokionez, aldiz, alkateek ez ezik, Osasun Saileko zuzendari nagusiak, Osasun kontseilariak eta Nafarroako Gobernuak ere zigorrak ezarriko dituzte. Legea ez betetzeagatik ezarritako isunaren arabera batek ala besteak hartuko dute ardura. Kontrola osasun publikoko langileen ardura izango da, eta ondoren, abisua pasa beharko diote Administrazioari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.