Taberna bat eta gaineko eraikina erreta Donostian
DONOSTIA. Donostiako Gros auzoko taberna batean sua piztu zen atzo goizaldeko laurak aldera, eta gaineko eraikinean ere kalteak eragin zituen. Bizilagunetako batek eman zien abisua Donostiako suhiltzaileei, etxebizitzan ke asko zegoela ohartu zenean. Sua tabernako sukaldean piztu zela uste du Ertzaintzak, eta ikerketa ireki du gertaturikoa argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu