Taberna batean pilulak saltzen saiatzea egotzita atxilo
DONOSTIA. Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu du Donostiako taberna batean, ustez pilulak saltzeagatik. Herenegun iluntzean atzeman zuten. Herritar batek deitu zien ertzainei, gizon batek pilulak saldu nahi izan zizkiola esanez. Hark jakinarazitako tabernara joan, eta ertzainek ustezko pilula trafikatzailea atxilotu zuten. Pilula mordoa atzeman zizkioten, Ertzaintzak berri eman duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu