Tafalla eta Miranda Arga arteko errepidea moztuta dago, ibaiak gainez eginda

Hala ere, uholde arriskua gutxitu egin dela agertu du Javier Caballero Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak.

2007ko martxoaren 28a
15:49
Entzun
Ibaiak gainez egin duela eta, Tafalla eta Miranda arteko NA-614O errepideak moztuta jarraitzen du. Goizean bi ziren Nafarroa erdialdean, Erriberriko merindadean, egoera horretan ziren errepide tarteak, baina NA-124a Caparroso eta Zarrakaztelu artean dagoeneko zabalik da.

Javier Caballero Barne kontseilariak lasaitasunerako deia egin du gaur goizean, eta atzo iragarritako uholde arriskua arindu egin dela nabarmendu. Uste baino euri gutxiago egin duela agertu du Caballerok, eta, beraz, orduek aurrera egin ahala murriztu egin dela uholde aukera. Gaur arazo gehien Ega, Arga eta Aragoi ibaiek bat egiten duten lekuan izatea espero dute, hau da, Andosilla eta Castejon inguruan.

Kamioi bat ibai ertzera erori da Igantzin

Bestalde, bart gauean istripu larria gertatu da N-121 errepidean, Igantziko (Nafarroa) benten parean: kamioi bat bidetik atera da, eta Bidasoa ibai ertzera amildu. Kamioilaria larri zaurituta eraman dute erietxera. Goizaldeko ordubata inguruan gertatu da ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.