PRESOEN ESKUBIDEEN DEFENTSA

Tafallako alkatea inputatu dute, udaletxean presoen aldeko pankarta bat jartzeagatik

Auzitegi Nazionalak urriaren 14rako deitu du Arturo Goldarazena deklaratzera.

Presoen eskubideen aldeko pankarta Tafallan, txupinazoaren egunean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 17a
07:49
Entzun

Abuztuaren 14an Tafallako (Nafarroa) jaietako txupinazoan udaletxeko balkoian euskal presoen eskubideen aldeko pankarta bat zabaltzea egotzita, Juan Pablo Gonzalez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak inputatu egin du Arturo Goldarazena alkatea. Urriaren 14ko 09:30ean du deklaratzeko hitzordua Goldarazenak.

Epailearen autoaren arabera, Preso eta iheslari politikoak etxera zioen eskegitako pankartak, Herrira plataformaren ikurrarekin batera. Fiskalak ikertutakoaren arabera, "Tafallako festetako gertaerek arau-hauste bat gertatu izanaren ezaugarriak" dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.