Leherketa handia izan da, eta, besteak beste, enpresako amoniako tanke bat pitzatu du. Hala ere, amoniako ihesa berehala eten dute suhitzaleek, eta Nafarroako agintariek azaldu dutenez, Tafallako herritarrak ez dira inolako momentutan arriskuan izan.
Frisa enpresa Guardia Zibilaren kuartelaren ondo-ondoan dago.
Eztanda
Tafallako Frisa enpresako leherketa gas metaketa batek eragin duela esan du Nafarroako Gobernuak
Leherketa handi bat gertatu da gaur goizaldean Tafallako (Nafarroa) Frisa enpresan, eta kalte material handiak eragin ditu lantegian baina ez du inor zauritu. Nafarroako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, gas metaketa batek eragin du, ziurrenik, eztanda. Nolanahi ere, gertakaria ikertzen segitzen dute. Elikagai izoztuak ekoizten ditu Frisak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu