Lehen aldiz, Tafallan agertu da Asiako liztorra. Garces de los Fayos ikastolan aurkitu duten alea erregina da eta habia egiten hasia zen. Ikastolako langileek eman zieten abisua suhiltzaileei, eta haiek intsektua atzeman ahal izan zuten.
Adituek kezkatuta agertu dira lehen aldia baita Asiako liztorra hain hegoaldera heltzen dena. Neguko lozorrotik esnatuta, habiak egiten hasten dira udaberrian erreginak. Ondoren arraultzak jarriko dituzte, eta habiak handituz joango dira. Horregatik da oinarrizkoa lehenbailehen atzematea.