Operazioa "muturreko ekintzaile islamista bortitzen sare baten kontrakoa" dela azaldu du Espainiako Barne Ministerioak. Ikerketako iturriek zabaldu dutenez, atentatu handia ari ziren prestatzen: Madrilen 500 kilo lehergailuz betetako kamioia eztandarazteko asmoa bide zuten, Auzitegi Nazionala zein Gorena dauden eremuan.
Barne Ministerioak agertu du operazioa oraindik zabalik dagoela eta atxiloketa gehiago gerta daitezkeela. Era berean, atxilotutako gehienak noizbait espetxean egondakoak direla azpimarratu du.
Mintzategi bateko nagusia
Iruñean atxilotu duten gizonezkoa mintzategi baten jabea da, eta han bertan atxilotu dute. Ez dute bere izen abizenen berri eman. Jakinarazi dutenez, Madrilera eraman dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren eskuetan uzteko.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari Vicente Ripak jakinarazi duenez, gauerdian atxilotu dute gizonezkoa, Iruñeko Arrosadia auzoan.
Atxiloketak
Talde islamiko armatu batekin harremana izatea leporatuta gizonezko bat atxilotu dute Iruñean
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzon epailearen aginduz gizonezko bat atxilotu dute bart gauean Iruñeko Arrosadia auzoan; talde islamiko armatu batekin eta Al Kaedarekin harremana izatea leporatzen diete. Sortzez marokoarra da Iruñean atxilotu duten pertsona, eta horrez gain, beste zazpi atzeman dituzte sarekada berean: Madrilen, Valentzian eta Andaluzian atxilotu dituzte zazpi horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu