Juan Jose Jaime TCC enpresako langile batzordeko bozeramaileak jakinarazi du gaur hasi direla hizketan Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdiekin, Iruñerriko garraio publikoko lan gatazkan negoziazioa ahalbidetu eta "blokeoa" apurtzen saiatzeko.
Halaber, Jaimek azaldu du enpresak ez diola batzordeari jakinarazi zigor espedienterik zabaldu duenik langileen kontra.
TCC enpresan 450 langile inguru ari dira egun, eta haietako anitzek dute behin-behineko kontratua, batez ere, udan aritzeko. Konpainia horrek 2009. urtean hartu zuen Iruñerriko garraio publikoaren ardura bere gain. Zerbitzua hemezortzi herritara ailegatzen da. Egunez, 25 linea ditu; eta gauez, berriz, hamar. Azken datuen arabera, urtean 34,6 milioi bidaiari inguru izaten ditu. 2012an, 1,7 milioi galdu zituen.