Zortzi kartel finalista aukeratu zituen epaimahaiak apirilaren hasieran San Fermin jaiak iragartzeko kartelen lehiaketan. Zortzi horien artean aukeratu behar izan dute kartel onena iruindarrek, eta, botoen %25,3 lortuta, Alacanteko (Herrialde Katalanak) Ignacio Domenech Payak egindako kartela izan da nagusi. Iruñean erroldatutako 3.474 lagunek bozkatu dute, gehienek Internet bidez.
San Fermin santua da kartelaren irudi nagusia, eta Caravinagre kilikia, atabal jolea, Ernest Hemingway idazlea eta Juan Jose Padilla toreatzailea agertzen dira santuaren inguruan.