Larunbatean Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo duten mobilizazioa antolatzen ari da Tantaz Tanta ekimena. Azken urteetako manifestazioetan 100.000 lagun inguru elkartu dira Bilboko kaleetan aldarri horrekin bat egiteko, eta espero dute larunbatekoa ere jendetsua izatea.
Lan horretan dihardu Amets Martinez Tantaz Tantako kideak. Ez da ohiko martxa izango, eta "olatua" sortu nahi dute, Espainiako Gobernua espetxe politikan mugiarazteko.
Bihar 16:00etan BERRIAn izango da Martinez, irakurleen galderei erantzuteko.