mobilizazioa

Tantaz Tantaren etziko mobilizazioa bertan behera uzteko eskatu du fiskaltzak

Deialdiaren atzean Herrira plataforma dagoela argudiatuta egin du eskaria fiskalak. Herenegun, Carlos Urkijok eta hiru biktima elkartek eskatu zuten mobilizazioa debekatzeko. Bideoa: Tantaz Tantak gaur eginiko agerraldia (Ander Gartzia, BerriaTB). [Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2012/[/Berriatb]

2014ko urtarrilaren 9a
07:58
Entzun

Larunbaterako Bilbon Tantaz Tanta ekimenak antolatutako mobilizazioa debekatzeko eskatu dio gaur Carlos Bautista Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Pablo Ruz epaileari. Fiskalaren arabera, Tantaz Tanta plataforma Herrira-ren oinordekoa da, eta horri heldu dio fiskalak eskaria egiteko.

"Ezin da onartu izaera terrorista izateko zantzuak dituen talde batek antolatu duen manifestaziorik", argudiatu du fiskalak, eta Guardia Zibilaren txosten batean oinarritu da; horren arabera, Tantaz Tantaren helburua da "ETAko presoen aldeko mobilizazioetarako ahalik eta atxikimendu gehien lortzea".

Herenegun, Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Tantaz Tanta ekimenak larunbatean deitu duen mobilizazioaren aurkako salaketa aurkeztu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzan. Urkijoren salaketa ez ezik, Tantaz Tanta plataformaren mobilizazioa debekatzeko hiru eskaera ere jaso ditu Auzitegi Nazionalak. Zehazki, AVT, Dignidad y Justicia eta APAVT ETAren biktimen elkarteak manifestazioa debekatzeko eskatu dute, "terrorismoa goratu" daitekeela argudiatuta.

Guardia Zibilak iazko irailaren 30ean egin zuen Herrira-ren aurkako operazioa. 18 lagun atxilotu eta Herrira-ren egoitzak itxi zituzten. ETAko kide izatea leporatu zien guztiei Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. "Erakunde armatua finantzatzeaz" ere bai. Herrira-k, legez kanporatuta dauden Amnistiaren Aldeko Batzordeek eta Askatasunak utzitako lekua hartu zuela argudiatu zuen hartarako epaileak; "oinordekoa" zela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.