Tapiak dio tren zerbitzuak hobetzeko lan egingo dutela
Gipuzkoako EAJren hautagai Arantxa Tapia mugikortasunaren inguruan aritu zen atzo goizean, Donostian. Adierazi zuenez, EAJk aldiriko tren zerbitzuen sistema hobetzeko lan egingo du Madrilen. «Arlo hori Euskaditik kudeatzeko gaitasuna badugu, mugikortasuna hobetuko dugu», azpimarratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu