Tortura

TATek dio "tortura metodoak kualitatiboki" aldatu direla

TATek iazko datuen balantzea egin du gaur, eta han esan dute, tortura metodoak "kualitatiboki" aldatu direla. Orain, modu "sofistikatuagoak" erabiltzen direla diote, "gorputzean markarik uzten ez dutenak". Iaz 61 tortura salaketa jarri zituztela azaldu dute, eta guztiak artxibatu egin zituztela salatu.

2005eko martxoaren 17a
16:44
Entzun
Iazko datuekin, testigantzekin, tortura metodoekin...liburua osatu du TATek. Han, 30 tortura testigantza jaso dituzte, tartean Amaia Urizarrena eta Peio Alcantarillarena. Aurten, lehen aldiz, atxilotuen familiek inkomunikazio garaian bizitzen dutenaren testigantza ere jaso dute.

Tortura salaketa judizialek izandako ibilbideak ere jasotzen dituzte, eta azpimarratzen denez, jarritako 61 salaketetatik guztiak artxibatu egin zituzten hasiera batean. "Tortura metodoak"ere kontatzen dute, eta nabarmendu dutenez, "aldaketa kualitatiboa" eman da. Orain, modu "sofistikatuagoan torturatzen dela" diote, "gorputzean aztarnarik ez uztera bideratutako metodoak erabiltzen" dituztela. Gainera, tortura horiek uzten dituzten ondorioak ere aztertzen dituzte.

Bideo bat ere prestatu dute, Guardia Zibilak "erabiltzen dituen tortura moduekin". Bideo hori egiten, tortura salaketak jarri dituzten lagunak aritu dira, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.