EUSKAL PRESOAK

Taubira: "Larri dauden presoek ingurukoen artean hiltzeko aukera izan beharko lukete"

Euskal presoak Euskal Herriratzearen inguruan galdetu dio Frederique Espagnac senatariak Frantziako Justizia ministroari.

2013ko apirilaren 25a
16:25
Entzun

"Prozedura luzea eta konplexua da. Oraindik, presoak espetxean hiltzen dira. Larri dauden kasuetan, euren ingurukoen artean hiltzeko aukera izan beharko lukete". Hala mintzatu da gaur Frantziako Justizia ministro Christiane Taubira, Frederique Espagnac senatariak galdetuta.

2009ko espetxe legearen inguruko eztabaida batean egin dio galdera Espagnacek. Senatariak ohartarazi du baketzea "erabatekoa" izateko egokia izango litzatekeela euskal presoak Euskal Herriratzea. Gaineratu du hori "araututa" egon beharko lukeela gaixo dauden presoen kasuetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.