Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroari hitzordua eskatu diote Sylviane Alaux eta Colette Capdevielle parlamentari sozialistek. Josu Uribetxebarriaren egoera aipatzeaz gain, Frantziako kartzeletan dauden euskal preso politikoen berri eman nahi diote. Uribetxebarriari gertatutakoak bake prozesua oztopatzen duela gaitzesten dute.Presondegien administrazioaz arduratzen den zuzendariari ere eskatu diote hitzordua.
Jean Lassalle diputatuak ere gutun bat bidaliko die Laurent Fabius Atzerri ministroari eta Manuel Valls Barne ministroari. Ipar Euskal Herriko parlamentari guztiek dute Uribetxebarriaren askatasuna exijitzen. Lassallek bat egin du azkenean debekatu duten manifestazioarekin.
Taubirarekin bildu nahi dute Alauxek eta Capdeviellek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu