auzitegiak

Tele5 kateari 70.000 euroko zigorra, errugabe bat etakidea zela esateagatik

Telebistak atxilotu baten argazkia jarri beharrean, beste batena jarri zuen 2007ko albistegi batean. Auzitegi Gorenak dio "kazetaritzako zorroztasun ezagatik" egindako oker hori "larria" dela.

2012ko urtarrilaren 30a
13:50
Entzun

Espainiako Auzitegi Gorenak 70.000 euroko zigorra jarri dio Tele5 telebista kateari, 2007ko albistegi batean pertsona errugabe bat ETAkoa zela esateagatik. 2007ko apirilaren 27ko 14:30eko albistegian Erresuma Batuan ustez ETAren aurka egindako operazio bateko berrian lagun haren argazki bat jarri zuen Tele5ek.

Epaiaren arabera, kazetariak etakidearen izena eta lehen abizena bilatu zituen Interneten, baina ez zuen atxilotuaren irudia eskaini albistegian, lagun harena baizik.

"Kazetaritzako zorroztasun ezagatik" egindako oker hori "larria" dela dio Gorenak, biktimaren "ohorea eta irudia urratu" egin zituelako hedabideak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.