Tele5ri zigorra, errugabea etakidetzat jotzeagatik
MADRIL. Auzitegi Gorenak 70.000 euroko zigorra jarri dio Tele5 telebista kateari, errugabe bat ETAko kide gisa erakusteagatik. Telebistak atxilotu baten argazkia jarri beharrean beste pertsona batena jarri zuen 2007ko albistegi batean, eta, Gorenaren hitzetan, «zorroztasun gabe egindako oker larriak» biktimaren «ohorea eta irudia» urratu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu