Erasoa

Telefonicaren furgoneta bati su eman diote Donostian, molotov koktel bat jaurtita

Gaur arratsaldean Telefonica telefono enpresako furgoneta bati su eman diote Donostiako Larratxo auzoan. Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek agertu dutenez, frugoneta horren leihatilak hautsi dituzte norbaitzuk, eta, gero, molotov koktel bat jaurti dute barrura. Gertatutako ikertzen ari da Ertzaintza.

2004ko martxoaren 10a
18:22
Entzun
Arratsaldeko 16:30ak aldera gertatu da erasoa: Donostiako Larratxo pasealekuan zegoen Telefonica enpresako Citroen C-15 furgoneta baten lehiatilak hautsi dituzte norbaitzuk, eta barrura molotov koktel bat bota dutenez, su hartu du ibilgailuak.

Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturrien arabera, suak kalte handiak eragin ditu furgoneta barruan, eta sabaia zein ateak belztu ditu.

Ertzaintza eta suhiltzaileak joan dira sua itzaltzera, baina iritsi direnerako herritar batzuk estintore batzuekin sutea mendean hartu zuten. Gertakaria ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.