Telefono bidezko arreta zabaldu eta sarean ere emango du Osakidetzak

2010eko ekainaz geroztik, 81.169 dei jaso dituzte osasun zerbitzuan Bilbotik eta inguruko herrietatik

Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Telefono bidezko osasun arreta eguneko 24 orduetara eta urteko 365 egunetara zabalduko du Osakidetzak. Horrela jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Rafael Bengoak, atzo, Bilboko Txurdinaga auzoan eginiko agerraldi batean. Kontsulta guztiak aurrez aurre egin beharrean, hainbat zalantza telefonoz argitzea du helburu zerbitzu horrek, eta aukera hori sarera zabalduko du Osakidetzak.

2010eko ekainean hasi ziren telefono bidezko zerbitzua ematen, eta Bilbora eta inguruko herrietara zegoen mugatuta hasieran. Urte eta erdian 81.169 dei jaso dituzte eskualde horretatik. Dei kopuruak «progresiboki» egin duela gora nabarmendu du Bengoak: 4.000 dei inguru jaso zituzten iazko apirilerako, eta 12.000 bat dei, aurtengo otsailerako. «Hilean 13.000 deira ailegatzea da helburua», ziurtatu du.

Hirutik bat, eri kronikoei lotuta

Bengoak ohartarazi duenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru herritarretik batek, modu batean edo bestean, loturaren bat du gaixotasun kronikoren batekin, eta osasun zerbitzuarekin «etengabeko harremana» izan behar du. Bengoak azaldu du herritar horien arreta «pasibo samarra» zela orain gutxi arte, eta horiekin «beste era batekoharremana» izan nahi duela Osakidetzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.