BERRIA.INFOk zuzenean eskainiko du gaur BerriaTBren bitartez Telezailak liburuaren egileek Donostian telebistako telesailei buruz egingo duten solasaldia. Harkaitz Cano, Goizalde Landabaso, Irati Jimenez, Xabier Mendiguren eta Mikel Soto ariko dira, eta 19:00ean izango da ikusgai, zuzenean.
Txalaparta argitaletxeak argitaratu du Telezailak liburua. "Oso interesgarria da azken boladaotan ikusten ditugun telesailen inguruko alor ezberdinak jorratzen direlako, umorearekin eta modu atseginean", dio Landabasok. Ernest Lluch kultur etxean izango da solasaldia, eta sarrera libre da, aretoa bete arte.