Presoak

Telletxea, Irastorza eta Sagarzazu espetxera bidali ditu Garzonek

Hala ere, txosten gehigarriak eskatu ditu. Frantziako Poliziak Lapurdin atxilotu zituen hiru lagun horiek iragan martxoan, ostiralean utzi zituen Espainiaren esku.

2007ko abuztuaren 6a
16:53
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Iñaki Telletxea, Xabier Irastorza eta Markos Sagarzazu espetxean sartzeko agindu du deklarazioa hartu ondoren. ETAko kide izatea eta 1995ean Herrialde Katalnetan hiru lehergailu jartzea leporatzen die. Nolanahi ere, eraso horien inguruko txosten gehigarriak eskatu ditu Garzonek.

Telletxea, Irastorza eta Sagarzazu joan den martxoaren 13an atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Lapurdin, Garzonen euroagindu baten ondorioz. Lehenago ere atxilotuta eta preso egon ziren hiru lagun horiek, baina Paueko Auzitegiak atzera bota zuen Espainiaratzeko eskaera, haien kontrako akusazioak Iratxe Sorzabalek torturapean egindako deklarazioetan oinarritzen zirela iritzita.

Bigarren aldi honetan, ordea, bestelako jarrera izan du Paueko Auzitegiak, eta estradizioa baimendu du.

Hiru lagun horiek Irungoak (Gipuzkoa) dira izatez, baina azken urteetan Lapurdin bizi ziren eta bizimodu normala egiten zuten han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.