Zentralaren jarduna goizaldean eten dute 01:30 inguruan. Enpresako arduradunen ustez "azken asteetan ibaiaren ur emaria nabarmen jaitsi da zentral parean eta horren eraginez igo da tenperatura".
Etenaldi haun mantentze lanak egiteko baliatuko dute. Datozen orduetan amaituko dituzte mantentze lan horiek eta ondoren sare elektrikora lotuko dute berriro, beharrezko neurriak hartu ostean.
Zentral Nuklearra
Tenperaturen igoera dela-eta, Garoñako zentral nuklearra geratuta dago
Goizaldean eten dute Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearraren jarduna. Izan ere, tenperaturaren igoerak eraginda elektrizitate sarearen eta zentralaren arteko lotura eten dute. Nuclenor enpresa da zentralaren jabea eta azaldu duenez, "Ebro ibaiaren tenperatura igoerak eragin du etenaldia". Izan ere, Garoñako zentral nuklearraren hozte-sistemarako Ebro ibaiaren ura erabiltzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu