Gesto por la Paz-Bakearen Aldeko Koordinakundearen arabera, "terrorismo delituak dituzten presoak Euskadira gerturatzea, terrorismoaren aurkako borrokan ez da ez aldeko ez aurkako neurria, baizik eta alferrikako sufrimendua saihesteko neurria". Horrela dio Edorta Martinez Bakearen Aldeko Koordinakundeko ordezkariak El Correo egunkarian idatzitako Mejor cerca artikuluan.
"Ez dugu ulertzen terrorismo delituengatik espetxean daudenen senideek urruntasunaren zigor gehigarria izatea. Askatasuna ukatzen zaien presoek zigorra etxetik urrun bete behar izatea ez dago inon idatzia", Martinezen ustez.
politika
"Terrorismo delituak dituzten presoak Euskadira gerturatzea, alferrikako sufrimendua saihesteko neurria da", Bakearen Aldeko Koordinakundearentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu