Bilboko Indautxu plazan izango da elkarretaratzea, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren bezperan. Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzak ohar bidez jakinarazi duenez, ordu erdi iraungo du: 10:30tik 11:00etara, eta ondorengo lelopean egingo da: Bidegabea izan zen. Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz —lehenengo esaldia gazteleraz—. Ekitaldiari Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariaren hitzaldi batek emango dio amaiera.
Jaurlaritzak "terrorismoaren biktimak" oroitu eta elkartasuna adierazi nahi die ekitaldiarekin. Horrez gain, gizartea eta biktimak erlkarrengana hulbitzea du helburu.
Elkarretaratzean parte hartzera gonbidatuko ditu Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gizpuzkoako erakundeak; baita politika, gizarte, ekonomia, kultura eta hezkuntza arloko eragileei eta herritarrei ere.
Eusko Jaurlaritzak 2016an egin zuen bat lehenengoz Terrorismoaren Biktimen Europako Egunarekin, Donostian. Iaz, Gasteizen egin zuen ekitaldia, eta aurten Bilbon antolatuko du.